Otxandategi Dantza Taldea Enparantza

Unai Rementeria Ahaldun Nagusia, Anabel Landa Berangoko alkatea eta Imanol Landa Eudeleko presidentea etorri ziren Sabino Arana kalea birmoldatzeko obraren lehen zatiaren inauguraziora.

Ekitaldi horretan, 75 urtez etengabe dantzan jardun duen Simon Otxandategi dantza taldearen omenezko plaza inauguratu zen. Ohorezko aurreskuren ostean, eta Anabel Landak eta Iñaki Gonzalezek hitz labur batzuk esan ondoren, plazaren izena daraman oroitzapenezko plaka desestali zen.

Otxandategi Dantza Taldea enparantza.

Kultur Agenda