Izaskun Zubiaur

Kultura-Zinegotzia

Ezin dugu begi-bazterretik begiratu, ezer gertatuko ez balitz bezala; ezin dugu alde batera utzi…Izan ere, Berangoko udalak urteak daramatza berdintasunaren alde lan egiten, eta guztion artean Tximeleta efektua sortzea lortu ahal dugula ziur gaude. Jarrera pertsonala da, baina tximeleta askoren hegalak eragiten badira, erasoak eta jarrera bortitz eta sexisten aurrean ezer ez egitea onartezina dela kontzientziatzea lortzen da. Horrez gain, ezin dugu emakumeenganako jazarpen fisiko edo psikologikorik onartu.

Gogoratu: Zero tolerantzia!

Zero tolerantzia, ez bakarrik azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko Eguna ospatzeko egun berezi bat delako, baizik eta guk guztiok egunero kontuan izan behar dugun gaia delako.

Emakumeek eta gizonek ditugun eskubideak berdinak dira. Pertsona bakoitzaren kontzientziaziorik gabe, jarraituko da agertzen baten bat, emakume baten askatasuna oztopatzen duena. Tximeleta efektua pertsona bakoitzaren barnean sortzen da, eta indarrez zabaltzen da. Gogoratu ez gaudela bakarrik inoiz. Berangoko udalak zu laguntzeko, babesteko eta aholkuak emateko konpromisoa hartu duelako, zu zeu izateko eskubidea erabil dezazun.

Berango Berdintasuna

Kultur Agenda

Antzoki

Maiatzean, Antzerki Amateurraren Jaialdiaren zazpigarren edizioa egin zen, eta Berangoko Txirlora antzerki taldearen Ana Bonacciren “Mis Noches de París” antzerki emanaldiarekin itxi zen.

Berria

Ikasturte amaierako jaian, dantza taldeen emanaldia egin zen Antzokian, estilo ezberdinekin, besteak beste, saloi dantzak, rock eta dantza modernoak.

Berria

Antzokiko instalazioetan garatu den Musika Ikasturte akademikoa, ikasleen entzunaldiarekin amaitu zen. Egile ezberdinen lanak eta estudioak jo zituzten.

Berria

Ballet eskolaren urteko jardueraren amaieragatik, jaialdi bat egin zen, eta ikasleek “Zisneen lakua” eta “On Kixote” lanen pasarteak dantzatu zituzten.

Berria

Urritik aurrera, astebururo, Antzokia Zine Aretoa bihurtzen da, publiko mota guztientzako pelikulak eskainiz.

Berria

Arte Eszenikoen barruan, honako hauek daude: musika emanaldiak, magia emanaldiak, monologoak, antzerki jardunaldiak, ipuin kontalariak, umeentzako programazioa, eta beste hainbat jarduera gehiago.