Joaldunak

Zanpantzar edo Joaldun Nafarroako Ituren eta Zubieta herrietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionala da, joareak astinduz urtarrileko azken astean inauterien heldueraren berri ematen duena.

Joaldunak honela jantzita ateratzen dira: azpiko gonak puntillekin, abarkak, ardi-larruzko txalekoak sorbalda eta gerrietan, koloretako zapiak lepoan, zintak dituzten txano konikoak, zaldi-zurdazko isipua eta joare handi bi, giltzurrun aldeari lotuta. Aldi berean eragiten dituzte joareak, taldekideak konpasari jarraituz ibiltzen direlako.

Nola heldu zen Zanpantzarraren ohitura Berangora? Ohitura honen jatorrian ikastea Otxandategi Dantza Taldearentzat odisea bat izan zela adierazi du Iñaki Gonzálezek, taldeko zuzendariak, Otxandategi taldearen 75. urteurrenean idatzi den “Berango 75. urtez dantzan” liburuan.



Liburutegia