JUNE HERRERA

June Herrera berangoztarra etorkizun handiko txirrindularia da. Merezitako aintzatespena egin zioten Laboral Kutxa DEIA Hemendik Sarien hamaikagarren edizioan, Urdulizko Kultur Etxean. Bertan, Berangoko korporaziokideak, familiakoak eta lagunak izan ziren.

Oso gaztea izanik, Bioracer-Metallo taldeko txirrindulari honen palmaresa bikaina da. Taldekako Erlojupeko Espainiako Txapelduna da, Euskadiko Selekzioarekin. Brontzezko domina errepideko taldekako proban Espainiako Txapelketan, Euskadiko Selekzioarekin. 3. postua Errepideko Bizkaiko Txapelketan. Pistako Bizkaiko Txapelduna. Pistako Espainiako Txapelduna taldekako pertsekuzioan Euskadiko Selekzioarekin.

Kultur Agenda