KATI HORNA

“Emakumearen begirada”

Gatazka ikaragarri bat emakume baten ikuspuntutik ikusita. Hori da Berangoeta Kultur Etxeko areto nagusian, urriaren 31ra arte, Berangoko udalak zabalik izango duen Kati Hormaren erakusketan, miretsi daitekeena.

Emakume hungariar honek ihes egin zuen nazismotik, eta bere garaiko berriemaile grafiko bikainenetakotzat hartua zen 30. hamarkadaren erdialdean. Bere begiradari esker, gerraren zorigaitza ezagutuko da, baina bere argazki-kamerarekin zuri beltzean harrapatu zuen itxaropen aurora murriztu gabe.

Erakusketan, Kati Hornaren argazki artxiboaren zati bat erakusten da, Hungariako argazkilari anarkista honek Salamancako Memoria Historikoaren Dokumentu Zentroan utzi zuena.

“Kati Horna. Emakumearen begirada” hilabete osoan egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Burdin Hesiaren Museo Memorialak eta Berangoko Udalak antolatu dute erakusketa hau, Europako Ondare Jardunaldien barruan.

Informazioa: 946682143
burdinhesia@berango.org

Kultur Agenda

Antzoki

Maiatzean, Antzerki Amateurraren Jaialdiaren zazpigarren edizioa egin zen, eta Berangoko Txirlora antzerki taldearen Ana Bonacciren “Mis Noches de París” antzerki emanaldiarekin itxi zen.

Berria

Ikasturte amaierako jaian, dantza taldeen emanaldia egin zen Antzokian, estilo ezberdinekin, besteak beste, saloi dantzak, rock eta dantza modernoak.

Berria

Antzokiko instalazioetan garatu den Musika Ikasturte akademikoa, ikasleen entzunaldiarekin amaitu zen. Egile ezberdinen lanak eta estudioak jo zituzten.

Berria

Ballet eskolaren urteko jardueraren amaieragatik, jaialdi bat egin zen, eta ikasleek “Zisneen lakua” eta “On Kixote” lanen pasarteak dantzatu zituzten.

Berria

Urritik aurrera, astebururo, Antzokia Zine Aretoa bihurtzen da, publiko mota guztientzako pelikulak eskainiz.

Berria

Arte Eszenikoen barruan, honako hauek daude: musika emanaldiak, magia emanaldiak, monologoak, antzerki jardunaldiak, ipuin kontalariak, umeentzako programazioa, eta beste hainbat jarduera gehiago.