Sinopsis:
Tourek atzean utzi du Bilbo, eta zoriak Las Palmasera eraman du, helburu bakarrarekin: bizirik irautea. Paperik gabekoek bizi dituzten baldintza ziztrinek edozein proposamen onartzera behartzen dituzte, eta kasu honetan, kirol apustuen negozioa izango da diru erraza lortzeko bidea. Kanariar borrokari ekingo dio gure burkinarrak, lagun berri batek, Escaleritasko Muskerra txapeldun ohiak konbentzituta. Baina, erabaki horren ondorioz, Toure dohakabea beste abentura batean nahastuko da, bere bizitza ere jokoan jartzeraino. Arretxek eleberri sozial bat idatzi du berriz Toureren sagako hamargarren atal honetan, boteretsuen gehiegikeriak eta baztertuen egoera zorrotz salatzen dituena. Alabaina, Musker amarruak nobelan, idazle basauriarrak hain berezkoa duen umorea aurkituko du irakurleak, beltz samarra eta ukitu surrealista batekin. Ederki girotutako eszenak dira nagusi, turista arruntek Kanaria uharteetan aurkituko ez dituzten bazterretan kokatuak.
Berango Liburutegia
Astelehenetik ostiralera 9:15etik 13:00etara eta 16:15etik 20:00etara
Kontaktua
946 682 143
635 830 461, WhatsApp bakarrik