“Erdi Aroko Azoka”

Maiatzaren 18, 19 eta 20an egindako azokan, honako jarduera hauek egin ziren: antzerki ikuskizunak, ipuin kontalariak, artisauen erakustaldiak zuzenean, musikoak, haur jolasak, ofizioen tailerrak eta falkoneria, hegazti harraparien erakustaldiarekin. Egun horietan, Barzonia taldearekin eta bere Viking-folk musika estiloarekin gozatu genuen. Halaber, publikoak gozatu egin zuen gizon-orkestrarekin eta erraldoiekin, eta “Confusion” konpainiaren antzerki ibiltariarekin. Jende asko hurbildu zen azokara, eta bertako postuetan, mota askotako artisautza eta Euskadiko, Gaztela-Leoneko, Andaluziako, Galiziako edo Estremadurako gastronomia produktuak saldu ziren.

Kultur Agenda